Elkarlanerako konpai bila .
Elkarlanerako konpai bila .
Bidaiatzeak eta arteak gure bizitzan duten garrantzian oinarriturik, duela zenbait urte, gure abenturak eta harriabarrak munduarekin elkarbanatzea erabaki genuen. Gure Donostiko bizitoki ñimiñotik, Numinous Miles egitasmoa arreta handiz antolatzen eta lantzen hasi ginen, noizpait, bidaia-mundu infinituan interesa eta argialdia behar duen edonorentzat konfiantzazko iturri bihurtzeko asmoz. Zure hurrengo irteeratan zer egin ez ezik, toki ezberdinek bai kulturalki bai artistikoki eskaintzen duten guztiaren inspirazioa topatu dezazun. Munduan zehar ibiltzeko zortea duten bidaiari horiek, zapaldutako leku oro ezagutu, miatu, eta bertako memoriak sortzeko bultzada gisa. Elkarlanean aritu eta honen parte izan nahi?
· Zergatik izan gu kontuan?
Bidaiatzea izugarri aldatu da eta, hortaz, inspirazioa bilatzeko modua ere.
Bidaiarien bilakaerarekin batera, bidaldi-baliabide tradizional asko zaharkituta geratu dira, teknologia berriak ezinbesteko helmuga bilakatuz. Bidaiatzen dezun bitartean gida-liburu edota mapa tolesgarri bat gainean eraman eta erabiltzen jakitea garrantzizkoa izaten jarraitzen du oso (inoiz ezpaitakizu noiz gera zaitezkeen lineaz kanpo…), dena dela, internet bidezko bilaketak izugarri hazten eta hedatzen ari dira bidaiari numinosoen artean. Bizipen pertsonalak zintzotasunez ezagutzera ematen dituen ahots xehe baten bilaketa.
Gure ahotsa nahi dute, eta gure ahotsa zurea izan daiteke ere.
· Zer eskeini leikegu eta nola aritu elkarlanean?
Media-bidaiak: Gure bidaia-ekipamendua hurrengo irteera bikainerako prest dago beti, beraz, zure norakora gerturatuko gaitzaken hurrengo hegaldia hartu eta utzi gainerakoa gure gain. Irteeran zehar, interesdun bidaiari horien arreta erakartzeko moduko argazki apartez atondutako eduki prestua sortuko dugu.
Aipamenak: Berdin dio zure proiektua zein den (turismo erakundea, bidaia-enpresa, jabetza pribatua, edo produktu jakin bat), atsegin handiz bisitatuko zaitugu edo dena delako salgaia aztertu eta probatuko degu, horri buruzko zinezko iritzia sortuz. Gure Sare Sozialetan iragartzea nahiago? Goazen ba!
Argazkilaritza: Zure guneari ahalik eta etekinik handiena ateratzen lagunduko dizuten argazki paregabeak behar? Edo bideo deigarriak sortzen laguntzea nahi? Zure irtenbidea gera! Zure ideia nagusia eta bilatzen dezun estetika zein den azalduiguzu, eta gure objektiboen bitartez magia egiten saiatuko gera (baita lortu ere)!
Sustapenak: Bidaiari komunitatea era azkar eta erraz batean erakarri nahi? Zure ostatua, esperientzia edo produktua sari nagusia den zozketak edota opariak egitea zure negozioa sustatzeko modu bikaina da eta, zalantzarik gabe, horretan lagunduko zaitzakegu!
Nolanahi ere, hemen aurki ez daitekeen ideiaren bat edukiz gero, ongi etorria zera hura gurekin partekatzera! Bi alderdioi komeni bazaigu, plazerra izango da zurekin elkarlanean aritzea!
· Beti eta ororen gainetik, izan umil eta adeitsu.
Denak ez du balio eta balioak dena dira! Eta ez gera, elkarlanean aritu bitartean, bi aldeok egin dezakegun ekarpen jasangarriez ari soilik, besteekiko eduki beharreko errespetuaz baizik.
Guregandik jasotako tratua eta proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiek jasotzen duten tratua da gehien edo hoberen estimatzen deguna. Ez ditugu inolako errespetu-faltak edota gorroto motak onartzen. Nahiz eta ingurunea errespetatu, lan egiten dezun jendearekiko jarrera guztiz axolagabea izatea ez da inolaz ere egokia eta ez degu onartuko.
Harremanetan jarri eta egin dezagun magia .
Oharra: Ez ditugu besteren artikulurik onartzen, eta ez degu horrelako eskaerarik erantzungo.